BIHARKOk laguntza-zerbitzu sare batean koordinatutako osasun-zerbitzu eta zerbitzu sozial malgu eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu,
La red coordinada de recursos asistenciales gestionados por la Organización, nos permite:
- Erakundea osatzen duten pertsona guztien artean ezagutzak partekatzea
- Zerbitzu eta prozesu guztiak sistematizatzea, zerbitzuaren kalitatea hobetuz
- Gastuak optimizatzea: ekonomia-eskalan sortutako deribatuak, egiaztapen erremintak, espezializazioa…
- Sinergiak baliatuz, Erakundearen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea
EGOITZAK
Egoitza zentruak
Egunero-egunero egonaldi erosoa ziurtatzen dute zentroek, geure filosofian oinarritutako arreta eta zerbitzuek ematen duten bermeari esker. Zentroaren kudeaketa eta zuzendaritzatik hasita, garbiketa zerbitzu, mantenu edo instalakuntzen mantentze-lanetaraino. Baita ileapaindegi edo podologia bezalako zerbitzu pertsonalen bidez ere. Talde osoaren ongizatea helburu duen prozesu baten parte dira zerbitzu guztiak.
Gainera, higiene, garbitasun edo estetika-zaintzarekin zerikusia duen banan-banako arreta zerbitzu pertsonalizatua dugu. Elikadura, botiken kudeaketa eta ekintza instrumentalen inguruan ere laguntzen diegu. Pertsona bakoitzak dituen beharrez jakitun gara eta beren egunerokoa ohikoa eta erosoa izan dadin buru-belarri aritzen gara.
Osasun-zerbitzuei dagokienez, erizaintza tratamendu eta arreta, farmazia kontrol eta kudeaketa, ospitalizazioen segimendua, diagnosien balorazio integrala, errehabilitazioa, programatutako zentroetara egin beharreko presazko lekualdaketak eta pertsona bakoitzaren osasun egoera tratatzeko gainerako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Laguntza psikosoziala etengabekoa da, eremu familiar, sozial eta komunitarioko bitartekaritza programen bidez, banan-banako arreta zerbitzu planei esker edota eremu hainbatetako pertsonei banaka nahiz taldeka ematen zaien laguntzarekin. Hezkuntza kulturaleko ekintzetan, ekintza sozialetan edota depresioa edo antsietatea bezalako aldarteak estimulatzeko eta/edo tratatzeko programetan parte hartzea hobesten dugu.
Familiek ere batasuna bultzatzeko eta eguneratuta mantentzeko zerbitzuak dituzte eskura, informazio, kudeaketa, parte-hartze eta arreta esparruetan.
EGUNEKO ZERBITZUAK
Eguneko zentroak
Geure eguneko zentroetan konfiantzazko giro atsegina topatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta zaintzak ditugu.
Geure instalakuntzak eguneratuta daude beti, bai garbiketan, baita mantenuan ere. Pertsona bakoitzak egunerokoan behar dituen oinarrizko laguntzak ematen ditugu. Beharko balira, arazo pertsonalak kudeatzeko laguntza eta ekintza instrumentaletarako laguntza ere eskaintzen dugu.
Bestalde, erizaintza zerbitzua dugu. Arreta psikologiko, sozial eta aktiboa ere eskaintzen dugu, denbora modu positiboan erabiltzeko programen baitan. Laburbilduz, eguneko zentroa, beren bigarren etxea dela sentiaraztea da helburua.
ETXEKO LAGUNTZA ZERRBITZUA:(E.L.Z.)
Etxeko Lagunzta Zerbitzua
Zerbitzu honen bitartez, arreta behar duten pertsonei laguntza eskaintzen diegu, beren etxeetan egunerokoa ongi burutu ahal izan dezaten. Helburua da beren autonomia hobetzea, higiene eta elikadurarekin zerikusia duten zerbitzu pertsonalizatuen bidez, baita etxeko-lanekin zerikusia dutenekin ere, hala nola, garbiketa edota arroparen antolaketa.
OSTATU BALIOANIZTUNEN ZERBITZUA: (B.O.Z.)
Ostatu balioaniztunen zerbitzua
Etxe baten ordezko funtzioa betetzen du Ostatu balioaniztunen zerbitzuak.
Mendekotasun maila baxua duten pertsonentzat egokiak diren zerbitzuekin hornituta dauden etxebizitzak ditugu. Norberaren etxeko bizi kalitate maila beretsua bermatu dezakegu. Horrela, burujabetasuna eman eta, isolamendua eta bakardadea ekidin ditzakegu, etengabeko arreta eta azterketa bat eginez. Pertsonen beharrizanak asetu eta garapen pertsonala hobetzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu, geure komunitatean integratuz.