Biharko familia handi bat da, etxe bat, elkargune bat. Denborak aurrera egitean, bizitzaren bidezko aukera bat. Bizitzako etapa bakoitzak aberastu egiten gaituela deritzogu. Pertsona guztiok dugu ekarpenen bat egiteko. Helduekiko, eta beren esperientzia eta ezagutzekiko errespetua eta miresmena adierazten jarraitzen dugu. Ondare historiko eta kulturala dira guretzat. Geure nortasunarekin bat dator, geure sustraiak dira.

Biharkon egunerokoa emozionala, gertukoa eta gizatiarra da, ez da arrunta.

Horretarako, Biharkoren etxe guztiek funts, printzipio eta gauzak egiteko modu bera dute. Goi-mailako prestakuntza profesionala duen lantaldea dugu, eta gertuko tratu hori eskaini ahal izateko beharrezkoak diren baliabide teknikoak ditu eskura.

Badakigu kasu guztiak ez direla berdinak, arreta ezberdina eskatzen dutela. Horregatik kasu bakoitzari egokitutako arreta-zerbitzuak eskaintzen ditugu, familian gozatzen jarraitu ahal izateko.

Osotasun baten parte izatea lehentasuna dela uste dugu. Zerbitzu guztien integrazioa aintzat hartzen dugu, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana bilatuz, komunitate hau osatzen duten pertsona guztien tratu eta zaintzaren kalitatea ukaezina izan dadin.

Onena ematea dugu helburu, irizpide, formakuntza eta gauzak egiteko formula bera jarraituz, dauzkagun baliabideetara egokituz eta, bereziki, guztiok osatzen dugun taldea baliatuz.

Kide guztiak eroso sentitzen diren unean da iraunkorra etxe bat.

KOMUNITATEA

Zaintza pertsonalizatua ororen gainetik aintzat hartzen dugun eskubidea da. Horretarako, alor pertsonalean, familiarrean edota mediku alorrean norbanako bakoitzak bere egunerokoa modu positiboan igarotzeko dituen beharrak hautematen eta eskaintzen dituen talde bat dugu.

Ezaugarri hauek guztiak egoki betetzea helburu duen giza-taldearen formakuntzak ez du independentea, bakanaKOA eta CASUAL-a izan behar. Horregatik, Biharkon lantaldearen hezkuntzaz arduratzen gara, geure eguneko zentro eta zahar-egoitzetako egunerokoan aplikatzen diren gidalerroak jarraituz. Gauzak egiteko modua bera da, geure zentro guztietan balio berdinak ditugu.

Oroz gain, lantaldearen inplikazioa handia da. Geure balioak eta hauek helarazteko moduak ulertu, konprenitu eta partekatzen dituzte.

Medikuak, erizainak, psikologoak, gizarte langileak, terapia okupazionaleko profesionalak, geriatria laguntzaileak, hostalaritza zerbitzuko kideak, kudeaketa antolatzaileak… Elkarren arteko laguntza da oinarria. Talde bat izanez soilik lor dezakegu familia handi bat.

Gainera, Biharkon etengabeko prestakuntza planak burutzen ditugu aldizka, lantaldea unean uneko behar eta berrikuntzetara egokitu dadin.

BALIOAK

Gertutasunak ez du negatiboa izan behar. Ahal den neurrian, norbanakoen autonomiaren aldeko hautu irmoa egiten dugu. Konpainia gara, baina askatasuna ere bai. Pertsonen pribatutasuna errespetatu beharreko balio bat da. Banan-banako arreta planak (BAP) identifikatu eta proposatzen ditugu, egoera bakoitzari dagozkion baliabide eta zerbitzuak esleitzeko, hobekuntzaren arabera etengabe berrikusiz. Halaber, planak izan lezakeen aldaketa bakoitzaren berri ematen zaie familiei eta, noski, senidearen egoeraren berri ere bai, gardentasuna oinarritzat hartuta.

Gure helburu nagusia pertsona guztiek gauza positibo baten parte direla sentitzea da.

HELBURUAK

• Pertsona helduen arreta integrala lortzeko bidean ekintza osasuntsu, sozial, kultural, okupazional edota aisialdirako ekintzak planitikatu, antolatu eta burutzea.

• Errealitate fisiko, psikiko, erlazional eta sozialaren azterketen ondotik lantaldeak ateratzen dituen ondorioen arabera, neurrira egindako zaintza zehatzak eskaintzea.

• Zentruko baliabide pertsonal eta tekniko guztiak erabiliz, aholkularitza eta laguntza eskaintzea, bai pertsona helduei, baita beren senideei ere.

• Giro atsegina, lagunkoia lortzea, artatutako pertsonekin edota beren artean harremanak modu naturalean sustatuz.

• Autonomia pertsonala eta ingurugiroarekiko harremana garatzea, zentroko ekintzetan parte hartzea baldintzatuko lukeen balizko gainbehera fisiko eta mentala ekidinez.

• Egoiliarren eta senideen arteko harremanak sendotu, mantendu eta/edo berreskuratzea, hala baleude. Familiekin lan egiten dugu, bakarka nahiz taldeka, zentroko ekintzetan eta egunerokoan beren partehartzea bultzatzeko, eurak ere talde profesionalaren erabakien parte baitira.

• Norberaren gauzei edota bisitei dagokienean, gela bakoitzaren askatasuna eta intimitatea bere osotasunean errespetatzea.

• Onuragarriak zaizkion ariketa fisikoak egitea, ahalmenaren arabera, estimuluak eta interes puntuak sortuz.

• Ingurune aldaketak erraztea, egunerokoa puskatzea.

• Ezaugarri psikologiko eta ahalmen psiko-fisiko eta sozialak kontutan hartuz, estimuluak eskaintzea, interakzioa, orientazioa eta erosotasuna bultzatzeko.