Biharko familia handi bat da, etxe bat, elkargune bat. Denborak aurrera egitean, bizitzaren bidezko aukera bat. Bizitzako etapa bakoitzak aberastu egiten gaituela deritzogu. Pertsona guztiok dugu ekarpenen bat egiteko. Helduekiko, eta beren esperientzia eta ezagutzekiko errespetua eta miresmena adierazten jarraitzen dugu. Ondare historiko eta kulturala dira guretzat. Geure nortasunarekin bat dator, geure sustraiak dira.

Biharkon egunerokoa emozionala, gertukoa eta gizatiarra da, ez da arrunta.

Horretarako, Biharkoren etxe guztiek funts, printzipio eta gauzak egiteko modu bera dute. Goi-mailako prestakuntza profesionala duen lantaldea dugu, eta gertuko tratu hori eskaini ahal izateko beharrezkoak diren baliabide teknikoak ditu eskura.

Badakigu kasu guztiak ez direla berdinak, arreta ezberdina eskatzen dutela. Horregatik kasu bakoitzari egokitutako arreta-zerbitzuak eskaintzen ditugu, familian gozatzen jarraitu ahal izateko.

Osotasun baten parte izatea lehentasuna dela uste dugu. Zerbitzu guztien integrazioa aintzat hartzen dugu, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana bilatuz, komunitate hau osatzen duten pertsona guztien tratu eta zaintzaren kalitatea ukaezina izan dadin.

Onena ematea dugu helburu, irizpide, formakuntza eta gauzak egiteko formula bera jarraituz, dauzkagun baliabideetara egokituz eta, bereziki, guztiok osatzen dugun taldea baliatuz.

Antonio

"Hemen daude nire lagun guztiak".

Antonio

Carmen

Ascen

"Hemen gauza pila bat egiten ditut, egin nitzakeela pentsatzen ez nituenak ere bai".

Ascen

Eloisa

Matilde

"Esto es como una gran familia".

Matilde

Mercedes

Faustino

"Lagunartean egotea izugarri gustuko dut".

Faustino

Luisa

Asun

"Ematen du atzo etorri nintzela eta 15 urte pasatu dira".

Asun

Rita

Egoitza zentroak:

Eguneko zentroak:

943-400643

Intxaurrondo auzoan Kokatuta dago. 60 egoiliarrentzat du lekua, eta 15entzat unitate psikogeriatrikoan. Erabiltzaileen ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditu.