
Asun Vergara, 15 urte Aldakonea alaituz
Donostiako Aldakonea egoitzan bizitzen denbora gehien daraman egoiliarretako bat da Asun Vergara. 1999. urtean zabaldu zituen ateak, eta ordutik bertan bizi da.
Dagoen lekuan dagoela, bere bizitasuna eta alaitasuna nabaritu egiten dira. Egunero-egunero Biharkoko bere lagunekin elkartzen da eraikineko korridoreetan. Osasun ona eta egoera fisiko bikaina ditu, eta horri esker Aldakoneako lorategietan barrena paseatzeko aukera du: “Ahal dudan bakoitzean eguzkiaz gozatzera irteten naiz lorategira”, dio eguneko “onena” horixe bera dela baieztatzearekin batera. Asunek poztasuna jariatzen du: “Egun bakoitza, ahal bezain gehien gozatu eta aprobetxatzeko egun bat gehiago da, eta gainerakoei hori transmititzen saiatzen naiz”.
Asunekin elkarbizitza erraza da. Egoitzan bizi denetik lagun asko egin ditu, eta eskulanak eginez, bingoan jolastuz edota dantzatuz pasatzen dituzte arratsaldeak.
15 urte, 15 urte dira; eta 15 urte Asunen alboan, are hobeagoak dira.
Eta horrexegatik, Biharkok eskerrak eman dizkio “Aldakoneako bizitza alaitzen jarraitzeagatik. Demostratu du denbora dela egiaren aliaturik onena, eta Biharkon geratzen den dena, gustura dagoelako dela”.

Eva Graña, bizitza oso bat Biharkon
Eva Grañak, Donostiako Aldakonea egoitzako gaur egungo zuzendariak, bizitza osoa darama Biharkori lotuta. Gizarte langile gisa hasi zen lanean,eta bertako lanei zegozkien ezagutzak barneratzen joan ahala, lanpostuz aldatzen joan zen. Gerora, zentroko zuzendari izatera iritsi zen arte. Orain 100 pertsona baino gehiago ditu bere ardurapean.
Biharko zentroetako gainerako goi kargudun gehienek bezala, Grañak talde berean osatu du bere ibilbide profesional guztia. Enpresa barnean izan duen hazkundea dela eta, profesionalki hazteko eta ikasteko aukera ere izan du lanpostuetako bakoitzean, eta horrela, inor baino hobetoago ezagutzen ditu zentroko egoiliar bakoitzaren nahiz langileen beharrak.
Bere bulegoko atea irekita dago beti eta zentroa hobetzeko duen gogoak, Aldakoenea osatzen duten pertsona guztiak jartzen ditu martxan egunero-egunero.

“Biharkon nire zaletasun handiena burutu ahal izan dut, pintura”
Eibarko Txikiti etxean jaio zen Iñaki Etxano, familiaren jabetzako etxean. Lau anai- arreba ziren, eta horietik bakarra bizi da, arreba bat Napolin.
Iñakik 12 urte zituenetik izan du lotura estua pinturarekin. Burura zetorkion edozer marrazten zuen, eta 15 urterekin margolanak egiten hasi zen. Besteengandik nabarmentzen zen. Bere herriko eraikinak marrazten zituen arkatzak eta urmargoak erabiliz.
Gaur egun, berriz, arkatzekin eta pintura akrilikoekin margotzen du. Leku askotako eraikinek osatzen dute bere egungo bildumaren zatirik handiena. Besteak beste, Intxaurrondo auzoko edota Donostiako erdiguneko eraikinen lanak aurki daitezke. Napoliko eraikinen margolanak ere baditu, bertan bizi den arreba bisitatzera joan denetan egindakoak.
Biharkoren gabonetako zorion mezuak ilustratzeko balio izan dute bere margolanek. 1999an, esaterako, Txara 2 eta Aldakonea eraikinen margolanekin zoriondu zituen Biharkok gabonak. Oso arrakastatsuak izan ziren.
Erakusketak ere egin izan ditu, horien artean Donostiako Txara 1 eraikinaren zero solairuarena. Hilabete t’erdi iraun zuen erakusketak eta zeresana eman zuen, jaso zituen bisiten artetik, arkitekto batek esandakoak deigarriak izan baitziren. Lanen teknika eta proportzionaltasunekin liluratuta geratu zen, are gehiago, gai hauen inguruan formakuntzarik jaso ez zuen pertsona izanik. Ondoren, Irungo Ficobako erakusgela batean ere erakutsi zituen bere lanak.
Gainerakoek artista hutsa dela esaten diotenean, aurpegia aldatzen zaio: “Erakusketek erakutsi didate gehien egitea gustuko duen hori gainerakoentzat ere gustukoa dela. Niretzat hori da garrantzitsuena”, dio.
Txara 2 egoitzan bizi denetik, 1999ko irailetik, bere pasiorik handiena, pintura, denborapasarik onena bihurtzeaz gain, maitasuna ere topatu du Iñakik. Bertan ezagutu zuen bere egungo bikotea, Maria Jesus Gutierrez, 2001eko martxoan.
Maria Jesus bera izan zen erlazioa hasteko eskatu ziona, eta Iñakik askorik pentsatu behar izan gabe baiezkoa eman zion. 14 urte pasa dira ordutik. Poztasun eta esperientzia ugariz betetako 14 urte. Izan ere, paseoak edota oporrak konpartitzen dituzte familiarekin.

Gizarteratzea, Biharkoren konpromiso
Adimen-desgaitasuna duten gipuzkoarren integrazioa bermatzeko konpromiso sendoa du Biharkok. Ez dira hitz soilak, errealitatea baizik.
Izan ere, Gureak taldearekin eta Pauso Berriak proiektuarekin dituen hitzarmenei esker, adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen ditu Biharkok.
Biharkoko lantaldearen parte aktibo dira, eta horrela sentiarazten zaie. Prozesu horretan, urritasunik ez duten gainerako langileak ere tartean sartzen ditugu, hori baita integrazioa bermatzeko modurik eraginkorrena. Guztientzat aberasgarria da esperientzia hau, baita egoiliarrentzat ere, garapen profesionalaz gain, garapen pertsonala ere bultzatzen baita.