KALITATEA

Bikaintasuna bilatzen duen arreta kalitate goreneko eredu soziosanitario bat garatu ahal izateko, ISO 9001 arauen baitan nazioartean aitortu dituzten ereduak eta Europako kalitate ereduak (EFQM) hartu ditugu. Biharkon bertan garatutako kalitatearen kudeaketarako sistema integrala dugu, eta erakundeak dituen egoitza guztietan txertatzen da sistematikoki.

Gure politika izan da geure zentroek ISO 9001 Kalitate Arauen ziurtagiria izatea, eta EFQM (European Foundation for Quality Management) Europar Bikaintasun Kalitate eredua aplikatzea, guztietan etengabeko hobekuntza sistemak ezarriz gure adinekoei bizi-kalitate hobeagoa lortzen laguntzeko.

Sistema hauek, AENOR-ek ziurtatu ditu Biharko Taldeak kudeatzen dituen egoitza guzietan.

BERRIKUNTZA

Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzarekin (I+G+B) dugun konpromisoari esker, lantalde berezia duen departamentu tekniko bat sortu ahal izan dugu, profesionalen laguntza ere baduena. BIHARKO taldeak garatutako ikerketen lerro nagusiak honako hiru esparru hauetan zentratzen dira:

  • Kudeaketaren hobekuntza: Bikaintasuna helburu duten kalitate handiko arreta ereduen garapena.
  • Zerbitzu eta baliabide berrien garapena (Unitate Psikogeriatrikoak)
  • Laguntza metodologien garapena

PROIEKTUAK

Baratze ekologikoa

Baratze ekologikoa

Geure proiektuetako bat guztion artean baratze bat sortzea da.

Batzuek gehiago, besteek gutxiago, baina gehienek baratzeren batean lan egin dute noizpait. Ekintza honen bitartez, memoria lantzen dugu, bizipenetan oinarrituz. Eguneroko bat eskura jarri, motrizitatea eta askatasun funtzionala landu.

Gaian adituak diren pertsonen hitzaldiak baliatzen ditugu hasieran. Lagungarriak izan zitezkeen pertsonen hautaketa egin eta ondoren, erremolatxak, piperminak, letxugak, Italiako piperrak, Gernikako piperrak, berenjenak, tipulak edo perexila landatzeari ekiten diogu.

Prozesu honek emaitzak eman ditu pixkanaka eta, ezbairik gabe, eragin positiboa izan du beren autoestimuan eta proiektuko parte-hartzeaileen arteko harremanetan.

Intxaurrondo Haur Txokoa

Intxaurrondo Haur Txokoa

Gipuzkoan betidanik miretsi izan dugu pertsona helduen esperientzia eta ezagutza. Beti berria den zerbait erakusteko duten gaitasunak harro sentiarazten gaitu.

Biharkon miresmen horrekin bat egiten dugu, eta horregatik harago joan gara, zalantzarik gabe, pertsona guztientzat onuragarria den proiektu bat eraikiz.

Haur Txokoa, haurrek eta helduek, guztiek batera, ekintza ludiko, hezigarri eta kulturalez gozatzen duten lekua. Jokoak, eskulanen edo sukaldaritza tailerrak, kultur aretoa...

Honen bitartez, haurren eta helduen artean guztientzat aberasgarria den elkarreragin bat sortzen da, guztiak parte garrantzitsu diren talde bat osatuz.

Musikoterapia

Musikoterapia

Jende guztiarentzat onuragarria den terapia da musika.

Kantu baten bitartez, une eta oroitzapenetara bidaiatu dezakegu, orduantxe bezala sentituz.

Musikoterapia proiektu honek helburu bikoitz hori du. Berriro ere gazte sentiaraztea, gogoraraztea eta beren kantuen letrak abestea, dantzatzea eta elkarrekintza bultzatzea.

Beste bi onura ere gehitu behar dizkiogu honi. Lehena, ekintza hau zentrotik kanpo egiten dutela da, eta beraz, asteazkenero poza eragiten dien ekintza gehigarria da.

Bestalde, elkarreragin zuzena bultzatzea, beraiek baitira, instrumentuen bidez, musika hori jotzen dutenak. Talde baten parte dira horrela, eta norberaren mailaz haratago, melodia bat sortzeak poztasuna sortzen du.

Hizkuntza Txokoa

Hizkuntza Txokoa

Hizkuntzek komunikazioa ahalbidetu eta pertsonak batzen dituzte.

Geure egunerokoaren parte aktibo garrantzitsua da hizkuntza, eta aktibo izaten mantendu nahi ditugu.

Horretarako, hizkuntzei lotutako tailer eta ekintzak ditugu, elkarrizketa, joko, musika eta ariketekin ikasteko eta aisialdirako aproposa den giroa sortuz. Guztiak taldearen parte sentitzen dira.

Euskara da Biharkoren eta familien hizkuntza, eta euskararekiko konpromisoa dugu.

Adin - Adin

Adin - Adin

Bertsolaritza geure herrian oso sustraitua dagoen ohitura bat da.

Kultur adierazpen ohikoena da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean, Adin-Adin proiektua abiatu zuten. Biharkok ere parte hartu nahi izan du. Geure erabiltzaileen memoria aktibo mantentzen laguntzen duela deritzogu, eta gainera, sormenaz eta errimak sortzeaz goza dezakete.

Bertsolaritzak sortzen duen giro atseginak eta umoreak bultzaturik, jende asko biltzen da emanaldietan.

KONPROMEZUAK

Segurtasuna eta lan-osasuna:

Geure etxeetan egiten dugun lana, legezko segurtasun eta lan-osasun neurrien barruan egiten dugu. Ezinbesteko baldintza dela uste dugu, gainera, horrela behar duelako izan eta geure oinarrietako bat delako. Horretarako, prebentzio lanetarako kanpo-enpresa bat kontratatzen dugu, segurtasun eta lan-osasuneko legedia behar bezala betetzen dela bermatzeko.

Hizkuntzaren normalizazioa

Gipuzkoarrak gara, eta euskaraz mintzatzen eta pentsatzen dugu, euskaraz hazten gara. Egunerokoan geure hizkuntza erabiltzeagatik BIKAIN ziurtagiria dugu. Txoko askotatik gatoz, eta txoko guztietara iristen gara. Hizkuntza bera erabiltzen dugu, eta hori ezinbestekoa da Biharkoren etxe batean.

Pauso berriak

Gizartearekin konpromezua dugu, bai eta pertsonekin ere. Pauso Berriak-en inklusio soziolaboraleko egitasmoarekin kolaboratzen dugu. Horrela, gure lantaldeak adimen urritasuna duten pertsonekin, besteak beste, osatzen dugu.

Urteak daramagu ekimen honetan sartuta eta honi esker, lan talde desberdin osagarri eta inklusibo baten garrantzia eta beharra zein den ikasi dugu.

Emakunde

2015eko irailaren 21ean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortu zigun Biharkori.

Hemen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko konpromezua baitugu eta honen baitan burutzen dugu gure lana.